Energia kontsumoa murrizteko, indukzio berdea diseinatu dute Coprecin

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 3a, 11:52

Gainontzeko indukzioek bezala, induzkzio berdeak ere janaria prestatzeko balio du, baina, indukzio berdeak abantaila gehiago dituela azaldu digute Coprecin. Esaterako, ecook funtzio berezia darama eta horrek energia kontsumoa murrizten du.

Copreci duela 50 urte hasi zen janaria prestatzeko tresnak garatzen eta dagoeneko 20 urte pasa dira lehenengo indukzioa diseinatu zutenetik. Orain, indukzio berdea izeneko produktua atera dute.

Belaunaldiz belaunaldi, euren tresnak garatzeko eta hobetzeko helburua izan dute Coprecin eta diseinatu duten azken indukzio berdeak, hainbat ezaugarri ditu; ecook funtzio bereziaren bitartez, efizientzia energetikoa hobetzen du, esaterako.

Indukzio berdearen beste ezaugarrietako bat kostua da, askoz merkeagoa delako: erosterako orduan beste indukzioak baino garestiagoa izan arren, besteek baino energia gutxiago gastatuko duelako eta epe luzera errentagarriagoa izango delako, hortaz. Eta beste ezaugarri bat da oso konpaktua dela.

Ezaugarri guzti horiengatik, indukzio berdeak merkatuan ondo funtzionatuko duela uste dute Coprecikoek.

Nacho de Vicente Copreciko Egosketa komertzialaren esanetan, etorkizuneko janaria prestatzeko modua, indukzio berdearena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak