Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inaxio Garro Aretxabaletako alkatea Goiena Telebistako Magazinean izango da gaur, zuzenean, 19:45etik aurrera. Arritxu Barrusoren eta Eneko Azkarateren galderei erantzungo die Aretxabaletako alkateak. Baina, ikus-entzuleek ere aukera izango dute galderak egiteko, saioa zuzen-zuzenean emango da-eta, Goiena telebistatik ez ezik, Goiena.net-etik ere. Hainbat modu izango dute herritarrek alkateari galdetzeko: telefonoz, 943 25 05 03 telefonora deituta; www.goiena.net-en bertan, galdera aldez aurretik bidalita eta, bestalde, Goiena.net-en zuzenean ere jarraitu ahal izango saioa eta iruzkinak egiteko aukera izango da: www.livestream.com/goienatv helbidean. 'Goienanet' facebook eta twitter kontuak ere eskuragarri dituzue parte hartzeko.