Udaletxeko sarrera egokitzen dabiltza irisgarritasun arauak betetzeko

Mirari Altube Arrese 2010ko aza. 2a, 11:17
Joan zen eguenean hasi ziren udaletxeko sarrera egokitzeko lanekin. Irisgarritasun arauak bete ditzan aspalditik zegoen egokitu beharrean eta Estatu Fondotik bideratutako dirulaguntzari esker –18.000 euro–egingo dituzte lanok.

Hasiera baten egurrezko ate nagusia kendu eta bakarrik zabaltzen den kristalezkoa jartzeko asmoa agertu zuen Udalak. Baina hainbat herritarrek eskatu zuten egurrezko ate hori bertan uzteko, Arratabe jauregiak hasieratik duena izanik, balioa duelako. Hori horrela, Udalak bat egin du eskaera horrekin eta bertan geratuko da atea.

Bakarrik zabaltzen dena, ostera, barruan jarriko dute, orain dagoenaren ordez. Sarreran zegoen harrizko maila eguenean kendu zuten, eta orain ezintasunak dituztenak arazo barik sartuko dira udaletxeko harreraraino.

Lausittako lanak bukatzen

Bestalde, aurrera doaz Estatu Fondoko dirulaguntzari esker Lausittako etxe txikietan egiten dabiltzan saneamendu lanak. Dagoeneko hodi guztiak sartuta daude eta harlauzak jarri eta lorategiak txukunduko dituzte orain. Azaro erdi ingururako bukatuta egongo dira lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak