Udal argazki artxiboak antolatu du Angel Fernandez El Torbellino-ren gaineko erakusketa eta toreatzaile eta boxeolari sasoiko argazkiekin batera ringa jarri dute erakusketa aretoan, baita toreatzaile jantzia ere.
Bestalde, kirolaren gaineko berbaldia dago datorren eguenean (19:00) Zaraia aretoan. Ane Remedios eta Ane Coranti adituek ¿Te conviene el deporte que practicas? hitzaldia eskainiko dute.
Hash eta Motxila 21 taldeak
Ikus-entzunezkoei dagokienez, bi izango dira: Miguel Hernandez poetari eskainitakoa, Miguel Hernandez 100 años de presencia, Jose Andres Alvaro Ocarizen eskutik hilaren 14an; eta Malko gorriak DVDaren aurkezpena, 21ean. Gerra zibila gurean zelan bizi izan zen jaso dute ikus-entzunezkoan eta filma bota aurretik oroimenaren autobusa egongo da.
Musikaren tartea bi taldek beteko dute: Hash taldearen kontzertuak, hilaren 9an; eta Motxila 21 taldearenak, 16an.
Zinemaren itzulera
Umeedako ikuskizunei dagokienez hiru izango dituzte: Malas Compañias taldeak eskainita Ukelele jauna, hilaren 10ean; Elsa Pamparacuatro ipuin kontalariaren eskutik Euskal Herriko leiendak, 23an; eta Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Konfetti ikuskizuna, hilaren 24an.
Hilabete bukaeran zinema itzuliko da Zaraia aretora. 80 egunean emango dute zine klubaren barruan, hilaren 28an; Centurion, urriaren 29, 30 eta 31n; eta Toy Story3 umeendako, hilaren 31n.