Pasajesi irabazita, UDAk Hernani du buruan

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko mar. 13a, 21:05

Hamargarren minutuan sartu du gola Pasajesek, baina galtzen hasi arren, 2 eta 1 irabazi du UDAk.

Pozik dago UDA taldea, oso pozik, partidua galtzen hasi duelako eta irabazi egin duelako azkenean. "Pasajesen aurka partidu gogorra izango zela bagenekien, baina jokalariak oso jarrera onarekin atera dira, baloia kontrolatu dute, pase asko egin dituzte, eta partidua irabaztea lortu dugu", dio Juanan Cruz entrenatzaileak.

Hamargarren minutuan sartu zuen gola Pasajesek, "partidu osoan egin duen jokaldi bakarrean". Etxeko taldearen golak,  berriz, Kermanek, penaltiz, eta Aritzek egin dituzte. "Bigarren zatia oso bestelakoa izan da, gure atezainak ez du apenas lanik izan", laburtu du entrenatzaileak. Datorren asteburuan Hernaniren aurka jokatuko du UDAk, eta bihar bertan hasiko da partidu hori prestatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak