Zuhaitz Errasti eguaztenean espainiaratu zuten eta Madrileko Entzutegi Nazionalean deklaratu ondoren, epaileak aske utzi zuen barikuan. 2005eko uztailaren 28an atxilotu zuen polizia frantsesak, ETAko kide izatea egotzita.
Entzutegi Nazionalean Errastiren aurkako bide judizial bat irekita dago "terrorismo gorazarre" egiteagatik. Azaroaren 26an epaituko dute. 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak.