Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agindua eman dute atzo ez zelako bere kontrako epaiketara aurkeztu. Hain zuzen ere, 2002ko maiatzaren 31n ETAren aldeko pintadak egiteagatik epaitu behar zuten. Fiskalak urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, Aretxabaletako Besabe eta Mitarte kaleetan ETAren aldeko pintadak egiteagatik. Fiskalak dio gainera, Errastik ihes egin zuela Ertzaintza ikusterakoan, eta taberna batean atxilotu zutela, eskuak garbitzen zebilenean.