Zubi eta pasabide bana egiten dabiltza Belorrietan

Iker Barandiaran 2007ko ots. 12a, 11:01
Astean lanak egiten hasi dira Belorrieta kalearen atzealdean, erreka parean, hain justu. Horretarako, garabi erraldoi bat eraman dute hara, lan horiek egiteko.

Errekaren beste aldean, Apotzaetxebarriko malda ingurunea edo 2B izeneko sektorea dago. Han egin behar duten etxebizitza kopuru handiaren lanen ondorioz, Belorrieta pareko urbanizazio zaharra zonalde batzuetan egin dute. Horregatik, Udaleko Hirigintza Sailaren asmoa da ingurunea berriro urbanizatzea.

Zubia eta igarobidea 

Urbanizazio lan horien barruan, egunotan zubi eta igarobide bana egiten dabiltza Belorrieta atzealdean: bat, zubia, oinezkoak eta ibilgailuak handik igarotzeko; eta beste bat, igarobidea, berriz, oinezkoek bakarrik erabil dezaten.

Oraindik ezingo dira erabili

Egubakoitzean, zubiaren eta igarobidearen habeak jartzen ibili ziren. Horien gainean, taula aglomeratuak jarriko dituzte segidan.
Udaleko Hirigintza Sailak jakinarazi digu helburua dela bi pasabide horiek hilabete inguruko epean bukatuta egotea. Brues enpresa dabil lan hori egiten.

Hala ere, Hirigintzak argitu digu bi pasabide horiek ezingo direla erabili Apotzaetxebarriko maldako urbanizazioa bukatu artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak