Zozketatuta hutsik zeuden 10 etxe tasatuak

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 12a, 15:07
Eguaztenean, ekainak 10, zozketatu zituzten hutsik zeuden 10 etxebizitza tasatuak. Lau zerrenda egin dituzte oraingoan, lehentasunaren arabera. Etxeok Deba ibaiaren beste aldean dabiltza egiten.

Lau zerrenda horiek ikusgai daude Aretxabaletako Udalaren webgunean. Lehentasuna izango dute lehen zerrendakoek, ondoren bigarrenekoek, gero hirugarrenekoek eta azkenik laugarrenekoek. Hala, baten bat atzera botaz gero zerrendako hurrengoarendako izango da etxea. Hirugarren zozketa izan da hau eta azkena; saltzen ez diren etxeak sustatzailearen esku geratuko dira.

Debagoiendarrei zabalik

Udalak eta Bruesa enpresa eraikitzaileak hirugarren zozketa egiteko hitzarmena berritzea erabaki zuten eta apirilaren 2ko osoko bilkuran onartu. Etxe guztiak saltzeko asmoarekin zozketarako baldintzak aldatu egin zituzten orduan eta eskaintza Debagoienera zabaltzea erabaki zuten. Horregatik lau talde egin dituzte. Hona:

- Lehen taldea: aretxabaletarrak; etxerik ez dutenak; diru sarrerak 22.000-51.000 euro artekoak.

- Bigarren taldea: debagoiendarrak –2008ko abendua baino lehen erroldatuak–; etxerik ez dutenak; diru sarrerak 22.000-51.000 euro artekoak.

- Hirugarren taldea: debagoiendarrak –edonoiz erroldatuak–; etxerik ez dutenak; diru sarrerak 22.000-51.000 euro artekoak.

- Laugarren taldea: debagoiendarrak. Ez dago baldintzarik etxearen jabetzaren gainean, ezta diru sarreren gainean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak