Gure inguruan, sarritan erdi ezkutatuta, bizi diren zomorro, narrasti eta beste hainbat animaliatxo jaso ditu argazkitan Antonio Valenciak: muskerrak, karramarroak, harrak, tximeletak… Urrun joan barik, asko Gipuzkoan bertan, ateratakoak dira eta azalpen txiki bat utzi du egileak argazki bakoitzaren alboan oraindik harrigarriagoa eginez ikusgai dagoen lana. Hona erakusketa aretoko ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; eta zapatuetan, 11:00-13:00.
Pisua galtzeko argibideak, bihar
Erakusketa ez ezik berbaldia dago astean Arkupen. Bihar, hilak 12, (19:30) Gabonetan hartutako kilotxoak zelan kendu jakinaraziko du Nahikari Usarraga adituak. Elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da eta elikadura osasuntsua oinarri hartuta pisua galtzeko estrategiak aipatuko ditu. Argaltzeko dieten inguruan dauden mitoak agerian utziko ditu eta elikaduraren inguruan sortzen diren nahasteen berri eman. Gainera, umeen gizentzearen aurrean zelan jokatu jakinaraziko du eta anorexia eta bulimia kasuetan zein neurri hartu argitu.
Film ezagunak Zaraia aretoan
Urtarrilean, gainera, arrakasta handiko azken filmak eskaintzen hasi dira Zaraia aretoan. Hona datozenak:
Zine komertziala:
- Urtarrilak 15 eta 16 (22:00), 17 (19:30) eta 18 (16:00): Millennium 2
- Urtarrilak 17 (17:00): Dos canguros muy maduros
- Urtarrilak 22 eta 23 (22:00), 24 (19:30) eta 25 (16:00): El secreto de sus ojos
- Urtarrilak 24 (17:00): Donde viven los monstruos
- Urtarrilak 29 eta 30 (22:00) eta 31 (19:30): Avatar
- Urtarrilak 31 (17:00): Alvin y las ardillas
Zine kluba:
- Urtarrilak 14 (19:30): Eden al Oeste
- Urtarrilak 21 (19:30): Sin nombre
- Urtarrilak 28 (19:30): El baile de la Victoria
Ipuin kontaketa ere izango dute umeek hil honetan: Ipuinez hegan eta hegan. Kandelen argipean taldeak eskainiko die hilaren 23an (11:30), liburutegian.