Gaur, hilak 25, goizean ibili dira kaleko seinaleak aldatzen udaletxeko langileak. Hala, hegoaldetik iparraldera ibiliko dira orain automobilak. Lausitta auzoko bizilagunei Arrasatera joatea samurtzea gura du Udalak erabakiarekin. Eta errekaren beste aldean –etxeekin batera– egingo duten bidea gertu egon arte iraungo du aldaketak.