Zirkulazio isunak Udalak bideratuko ditu, apirilean hasita

Mirari Altube Arrese 2008ko mar. 27a, 14:24
Datorren astetik aurrera, apirilak 1, Udalak bideratuko ditu herriko zirkulazioaren gaineko kontuak. Iaz onartu zuten zirkulazioaren gaineko ordenantza eta dagoeneko indarrean jarriko da.

2007ko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran onartu zuten ordenantza, eta orain indarrean jarriko dute. 2008ko urtarrilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten zirkulazioaren ordenantza, behin betiko onartu eta gero. Bertan, automobilek, bizikletek, motorrek, beste edozein eratako ibilgailuk eta oinezkoek bete behar dituzten arauak zehaztu dituzte, eta arau horiek ez betetzeak ekarriko dituen zigorren berri eman dute. Horren berri zehatzagoa izan gura duenak udaltzaingora jo dezake edo Udalaren webgunean begiratu, ordenantzen atalean: www.aretxabaleta.com.

Arau-hausteengatik ezarritako zigorrak Udalak berak bideratuko ditu martitzenetik aurrera. Hala, oinezkoen pasabidean autoa uzteagatik, 75 eurokoa izango da isuna; bigarren ilaran uzteagatik, 50 eurokoa; eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik ere, 50 eurokoa.
Udaltzainek ezarritako isunen zenbatekoek murrizketa izan dezakete: isuna jarri eta astebetera ordainduz gero %50eko murrizketa; 15 eguneko epean ordainduz gero, ostera, %30eko murrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak