Zintarria jarri diete Herriko Plazan dauden lorategiei

Mirari Altube Arrese 2009ko mar. 26a, 14:07
Herriko plazako lanak abenduan bukatu zituzten baina oraindik txikikeria batzuk konpontzeko daude eta beste kontu batzuk hobetzea gura izan dituzte. Plaza erdian dauden zuhaitzen inguruko lorategiek ez zuten zintarririk, ertzik, eta egunotan ibili dira jartzen Makai enpresako lorezainak.

Zintarri barik lorategiko lurra plazan zabaltzen zen euria egiterakoan edo ureztatzerakoan. Horregatik, txukunago egon daitezen, egurrezko zintarria jarri dute guztien inguruan: "Babes lanak egingo ditu zintarriak eta urak ez du lurrik eroango", argitu digu lorezainek.
Era berean, iazko udazkenean landatutako sei arteek oso itxura ona dutela jakinarazi digute, landatutako lekura egokitzen dabiltzan seinale.

Kableak ezkutatzeko

Lanak guztiz bukatzeko, ostera, telekomunikazioen kable guztiak behar bezala ezkutatzea geratzen da. Telefonica konpainiarenak direla kable horiek jakinarazi digute Hirigintza Saileko arduradunek: "Behin eta berriz esan diegu lanok bukatzeko, baina badirudi ez dagoela euren lehentasunen artean".


Arkupeen artean dauden fatxaden kasuan jabeei dagokiela konponketa lanak egitea diote. Hala ere, plazako fatxada guztiak dabiltza aztertzen eraberritzeko eta diseinu berria proposatzeko bizilagunei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak