Zapatuko ospakizunekin bukaera borobila eman diote Euskararen Asteari

Goiatz Arana Begiristain 2009ko mai. 17a, 20:36
Loramendik Euskararen Egunak emandakoaren gaineko balorazio oso positiboa egin du.

Atzo, zapatua, Euskararen Eguna ospatu zuten aretxabaletarrek eta, horrekin, amaiera eman zitzaion joan den asteko martitzenean abiarazitako egitarauari. Eguraldia lagun izan zuten eta, hori horrela, antolatutako ekitaldi guztiak eraman ahal izan zituzten aurrera; ez nolanahi, gainera: izandako partehartze zabala azpimarratu dute Loramendi Euskara Elkartetik. Ia 100 lagun batu ziren herri bazkaritarako eta, ostean, herriko onenak aukeratzeko probei ekin zieten: ahulki jokoan, erratz jaurtiketan eta antzerako beste zeregin batzutan lehiatu ziren esku hartzera animatu zirenak, eta barre mordoa egin zuten haur, gazte nahiz helduek horien erakustaldiekin. Arratsaldean, Oskorrirekin kantuan jardun zuten, plazan; eta, iluntzean, ohiturari jarraituz, larrin-dantzaren txanda izan zen, ia etxekoak diren Bilboko gaitarien laguntzarekin.

Egunetako egitaraua

Zapatuko ekitaldien gaineko balantze ezin hobea egin dute, beraz, antolatzaileek, baina Euskararen Astea, bere osotasunean, azpimarratu nahi izan dute: aipamen berezia egin diote martitzenean saioa egindako Arelarre antzerki taldeari, gaitasun handia erakutsi eta erakustaldi aparta egin zutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak