Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aretxabaletan zapatuan izandako iskanbilaren harira badago berritasunik. Izan ere, larriki zaurituta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten gazte magrebtarrak hobera egin du. Konortea berreskuratu du eta Zainketa Intentsiboetako Unitatetik gelara pasa dute. Burezurra apurtuta dauka, baina, badirudi, hasiera batean behintzat, bere bizia ez dagoela arriskuan.