Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arratsaldean botatako ekaitz gogorren ondorioz, estoldek ezin izan dute ur guztia xurgatu. Ondorioz, urak gainezka egin du Aretxabaletako zenbait kaletan. Ertzaintzak adierazi digunez, Durana kalean izan dira arazo nagusiak. Suhiltzaileak berehala joan dira eta garaje eta baxuetara zabaldutako ura kendu dute. Zorionez susto batean geratu da guztia eta ez dela aparteko arazorik gertatu Aretxabaletan esan digu Ertzaintzak. Hala ere, Bergaratik Soraluzerako bidean bi autok talka egin dute eta 2 zauritu arin gertatu dira. Hemen dituzue Aretxabaletako irudi ikusgarriak: