Zaborra jasoko dute domekan Urkulun Aste Berdea bukatzeko

Mirari Altube Arrese 2010ko eka. 10a, 14:25
Ingurumen Sailak antolatutako Aste Berdea bukatzear dago. Gaur, hilak 10, Afrikaren gaineko film emanaldia eta solasaldia daude Ekologistak Martxan taldearen eskutik. Domekarako, ostera, Urkulura zaborra jasotzera joateko deia egin dute.

Africa, ¿estás ahí? filma emango dute gaur Arkupen (19:00) eta ondoren horren gainean jardun Ekologistak Martxan taldeko kideak eta ikusleak.

Eta Aste Berdea bukatzeko zabor batzea egingo dute domekan Urkulun. Ikastetxeekin elkarlanean antolatu du Ingurumen Sailak eta herritar guztiei egin diete dei parte har dezaten. Iraeban baserri alboko aparkalekua izendatu dute elkartzeko gune (10:30); gero hiru taldetan banatu eta urtegi inguruko zaborra jasotzera joango dira.

Zabor hori Herriko Plazara jaitsiko dute herritarrek ikus dezaten (13:00), eta mokadutxoa egongo da lanean jardundakoendako. Alkateak jakinarazi du "Urkuluko erabiltzaileen kontzientzia piztu" gura dutela ekimen horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak