Zabalik udaleku irekietan izena emateko epea

Mirari Altube Arrese 2010eko apirilaren 29a

Atzo, hilak 28, zabaldu zuen Gazteria Zerbitzuak uztaileko udaleku irekietan izena emateko epea. 1998 eta 2006 urte bitartean jaiotako neska-mutikoek parte har dezakete aurten eta interesatuek maiatzaren 15a bitartean eman behar dute izena.

Izena bi tokitan eman daiteke: Gazteria Zerbitzuan –astelehen eta eguaztenetan, 09:00-13:00 eta 15:00-17:00– edo kultura etxean –martitzen eta eguenetan, 09:00-13:00 eta 15:00-17:00–. Argibideak eskatzeko ere bertara jo. Epez kanpoko izen ematerik ez dutela onartuko jakinarazi dute antolatzaileek.

Uztailaren 2tik 23ra bitartean egingo dituzte udalekuak eta 4 eta 12 urte arteko neska mutikoak elkartuko dira hiru astetan (10:00-12:30 eta 15:00-17:00) jolastu, irteerak egin eta ondo pasatzeko asmoarekin.

Begiraleen curriculumak

Antolatzaileek gogorarazi dute udalekuetako ume horien begirale izan gura duten gazteek maiatzaren 7a bitartean dutela epea curriculumak Gazteria Zerbitzura bideratzeko: gazteria@aretxabaleta.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak