Zabalik dago Otalora kalea autoendako

Mirari Altube Arrese 2007ko azaroaren 22a

Martitzenean, hilak 20, zabaldu zuten autoendako parrokia eta Bedarreta auzunea arteko tartea. Urtebete egin du itxita, eta norabide bakarra jarri diote orain: Arrasatetik Aretxabaletara sartzeko.

Parrokiatik Santutxuko ermitaraino doan Otalora kaleak itxura guztiz berritua dauka. Saneamendu lanak aprobetxatuta kalea goitik behera berritzea erabaki zuen aurreko agintaldiko udalbatzak. Hala, lehenengo zatiari gatzada-harria jarri diote, eta eserleku, farola, eta lorontzi berriak. Urtebete itxita egon ostean zabaldu dute, eta norabide bakarra jarri diote: Arrasatetik Aretxabaletara sartzeko izango da, bai automobilak, bai autobusak.

Otalora kalea, baina, oraindik ez dago guztiz bukatuta. Azken faseko lanak egiten dabiltza orain, musika eskolatik Santutxuko ermitara bitartean, eta abendu bukaerarako amaitzea aurreikusita daukate. Bien bitartean pazientzia izan dezatela bertatik pasatu behar duten automobilek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak