Pasa den otsailean ekin zion Amaral enpresak pasabidea egiteari. Proiektu horren aurrekontua 219.000 eurokoa izan da. Pasabideak 35 metroko luzera du eta lehenengo 20 metroak, Durana kaleko 28. zenbakian kokatutako eraikinaren azpitik igarotzen dira. Lurzorua granitozkoa da eta paretak harrizkoak.