Urriaren 13an erre zen Mitarte kalean dagoen Eroski hozteko makina bat hondatzerakoan, eta hilabete eta erdian goitik behera berritu dute. Egiturak ez zuen kalterik izan baina urdaitegi ingurua erre egin zen eta gainerako guztia belztuta geratu.
Herritar asko elkartu zen atzo, abenduak 1, egindako inaugurazioan jakin-minak eroanda eta "oso dotore" zegoela aipatu zuten guztiek. Hainbat aldaketa egin dituzte barruan, urdaitegia eta arrandegia kokalekuz aldatu esaterako, hortaz, denbora beharko dute herritarrek denda berritura ohitzeko.