Zabalik dago Algarako domeketako zerbitzua

AstelehenekoGoienkaria 2007ko urtarrilaren 22a

Zabalik dago Algara ludoteka domekatan 8 eta 12 urte bitarteko umeak joan daitezen. Joan den asteburuan egin zuten inaugurazio jaialdia egoitzan bertan, merienda batekin. Zerbitzu berria da Aretxabaletan, eta martxoaren 25era bitartean egongo da zabalik. Hala, domeketan ludoteka zabalik egongo da 17:30etik 19:30era.

Programa horretan parte hartzeko, ez dago izena eman beharrik; nahikoa dute neska-mutikoek hara joatea.

Neguko alternatiba

Udal Gazteria sailaren esanetan, koadrilan irteten hasi diren neska-mutikoei zerbitzua eskaintzea da helburua: neguan, aisialdi aukerak gutxiago direnean, alternatiba bat emango die ludotekak.
Hala, datozen asteotarako ekintzak antolatuta daude: , munduko jolasak egingo dituzte hilaren 28an; Kutsidazu bidea, Ixabel filma ikusiko dute otsailaren 4an, eta izotz pistara joango dira 11n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak