Yerai Varela eta Rosi Talavera garaile Otala zelaiko krosaren 31. ekitaldian

Jasone Zabala 2009ko maiatzaren 17a

Maila handiko korrikalariek irabazi dute gaur Aretxabaletako Otala Zelaiko krosaren 31. ekitaldia. Guztira 80 korrikalari inguruk hartu dute parte. Gizonezkoetan, Yerai Varela oñatiarrak lortu du garaipena, eta bigarren gelditu den Miguel Angel Efimari minutu bat pasatxoko aldea atera dio. Emakumezkoetan, berriz, Rosi Talavera hernaniarrak lortu du garaipena bigarren urtez jarraian baina ez du hobetu pasa den urteko marka (31:17), bi minutu pasatxo gehiago behar izan ditu. Baina maila onean dagoen korrikalaria dela erakutsi du beste behin Talaverak, 48 urterekin.

Gizonezkoetan, aretxabaletar azkarrenaren saria Sergio Perezendako izan da eta, emakumezkoetan, berriz, Olaia Uribetxebarriarendako.

Gaztetxoek ere korrika

Nagusien probaren aurretik, gaztetxoek ere egin dute korrika ibilbide laburrago batean. 10:30etatik 11:00etara lau maila ezberdinek hartu dute parte: Alebin, kadete, infantil eta benjaminek. Guztira 150 neska-mutikok egin dute korrika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak