Azken aldaparako indarrak
11:05ean hasi da senior mailako krosa. Zelaira igotzeko bidegurutzean zegoen irteera. Handik behera, Urkulu aldera hartu dute guztiek, 8.410 metro egiteko.
Hasieratik lau korrikalari jarri dira buruan. Eurek jarri dute erritmoa. Lasterketa erdira heldu aurretik, Yerai Varela, Iban Letamendi eta David Gartzia geratu dira buruan.
Euren arteko lehia gogorra izan dute. Lasterketako une erabakigarrira heldu orduko –urtegitik helmugaraino dagoen aldapa–, Oñatiko bi korrikalariak ziren lasterketa-buru. Varelak indarrak gorde ditu azken aldapan erritmo aldaketa egin eta helmugara bakarrik heltzeko. "Estrategia garbi nuen: bukaerarako indarrak gorde ahal izateko erritmoa jarri. Azkeneko aldapa oso luzea eta gogorra da, eta fresko ez bazaude, akabo", esan zigun Yerai Varelak. Haren atzetik sailkatu dira Iban Letamendi (27.40) eta David Gartzia (28.06).
Ramos kontrario barik
Emakumeen proban, Marisol Ramosek ez du areriorik izan. Oñatiarrak 3.14 minutu atera dizkio Irma Berezibarri, eta 7.49 minutu Olaia Uribetxeberriari.
Bestalde, 10:00etan hasita, gaztetxoen lasterketak jokatu dituzte. Benjamin (400 metro), alebin (800 metro) eta infantil (1.200) mailetako lasterketak egin dituzte mutilek eta neskek Otala zelaiari itzuliak eginez.
Otala Zelaiko kroseko sailkapenak
Senior mutilak
- Yerai Varela (Oñati) 27.30
- Iban Letamendi (Oñati) 27.40
- Diego Gartzia (Durango) 28.06
Senior neskak
- Marisol Ramos (Oñati) 33.02
- Irma Berezibar (Aretxabaleta) 38.16
- Olaia Uribetxebe. (Aretxabaleta) 40.51
Benjamin mutilak
- Jokin Uribetxeberria (Aretxabaleta)
- Josu Aizpurua (Aretxabaleta)
- Oihan Ozaeta (Arrasate)
Benjamin neskak
- Elene Errasti (Aretxabaleta)
- Lide Larrea (Arrasate)
- Gorane Larrañaga (Zestoa)
Alebin mutilak
- Daniel Martinez (Aretxabaleta)
- Kerman Garmendia (Aretxabaleta)
- Beñat Axpe (Bedoña)
Alebin neskak
- Garazi Larrea (Arrasate)
- Maitane Hiria (Arrasate)
- Miren Antxia (Aretxabaleta)
Infantil mutilak
- Julen Garai (Aretxabaleta)
- Ismael Costa (Zestoa)
- Beñat Zubinas (Zestoa)
Infantil neskak
- Udane Cabanillas (Zestoa)
- Leire Zubillaga (Aretxabaleta)
- Sara Balentziaga (Zestoa)