Yera Sanchezen irudiak emango du Andramaixen berri

Mirari Altube Arrese 2010ko uzt. 15a, 13:55
Yera Sanchez aretxabaletarrak egindako irudiak iragarriko ditu Andramari jaiak, bera izan da eta kartel lehiaketako irabazlea. Kultura Sailak gertu dauka egitaraua eta uztailaren 22an jasoko dute herritarrek, oporretan kanpora joan aurretik zer izango den jaietan jakiteko.

Ia urtero aurkeztu da Sanchez lehiaketara eta dagoeneko seigarren aldiz irabazi du, lehenengoa 12 urte zituenean. "Oraingoan teknika ezberdinak nahastu ditut argazkiak, eskuz egindako marrazkiak eta ordenagailua", jakinarazi du eta kartel alaia egin gura izan du herritar bi dantzan marraztuta.

Esaldi irabazleak

Prebentzio Zerbitzuak, ostera, esaldi lehiaketako irabazleen berri eman du. Maddi eta Uxue Bengoetxea ahizpendako izan da sari nagusia –120 euro– eta jaietarako deia egingo digu esaldi horrek egitarauan: Ene Andramaria! Ez zaigu tokatu loteria, baina ez dago jai hobia; hau da gure suertia! Horrez gain beste hiru esaldi hautatu dituzte pegatinak egiteko –60 euro bakoitzak–: Andramaixetan ez petraldu, jaixek direla eta, burue galdu? –Julen Abasolo–; Andramaixetan nahastu baina nor zaren ez ahaztu –Idurre Arbulo–; eta Andramaixetan bapo, zatarrak be guapo! –Jon eta Xabin Arriola–.

Gazte Ekimenaren proposamenak

Aretxabaletako Gazte Ekimena bere aldetik txosna inguruko egitaraua gertatzen dabil. Astelehenean egin zuten batzarra eta dagoeneko ekitaldi gehienak lotuta dituzte. Azken urteotan arrakasta izan duten ekitaldiak izango dira, tartean Mozkorraren Igoera jaiak hasteko eta Street Boulder saioa. Eta berrikuntzak egongo dira, txokolate jana sokamuturra aurretik, esaterako.

Kontzertuei dagokienez indartsuena bezperan izango da, baian zehaztu barik dute oraindik; abuztuaren 16an herriko taldeak izango dira protagonista eta azken egunean, abuztuak 17, Egurra ta Kitto! etorriko da ska doinuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak