Pantaila erraldoia jarriko da Orlyko terrazan. Arratsaldetik giroa izango da Liverpoolen gaineko irudi eta musikarekin. Tortilla patata lehiaketa ere izango da eta lehiaketa horretako irabazleak nekazal turismo batean asteburua irabaziko du. Epaimahaia Eibar futbol taldeko hiru jokalarik osatuko dute. Garagardo pitxarrak merke egongo dira eta garagardoa laguntzeko saltxitxak, patata frijituak eta beste hainbat jaki izango dira doan.