Xakean, Aitor Alcaide Gipuzkoako bigarrena izan da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko abenduaren 2a

Gipuzkoako txapelketa eskura izan zuen Alcaide aretxabaletarrak; baina, azkenean, bigarren postuarekin geratu zen.

Eduardo Sanzen aurka jokatu zuen Alcaidek; txapelketa eskuratzeko, irabaztea ezinbestekoa zuen Alcaidek eta, berdindu egin zuen. "Gaizki jokatu dut eta aurkariak berdinketa eskaini didanean, onartu egin dut", adierazi zuen Alcaidek. Izan ere, Sanzek berdinketa nahikoa zuen hirugarren postua eskuratzeko. Gipuzkoako txapelketa, beste behin, Iñigo Argandoñaz donostiarrak lortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak