Xabier Urzelai izango da datozen bi urteotan Basotxoko presidente

Mirari Altube Arrese 2010ko api. 22a, 14:34
Basotxo erretiratuen elkarteak zuzendaritza berria osatu du eta kideek dagoeneko hartu dituzte ardurak: Xabier Urzelai izendatu dute presidente. Atzo hain zuzen egin zuten lehen batzarra Udal ordezkariekin.

Azken bi urteotan presidente izan den Imanol Arantzabalek Xabier Urzelairi pasatu dio aginte ardura eta honek zazpi lagun izango ditu alboan: Jesus Mari Martinez, idazkaria; Miguel Cabero, diruzaina; Pedro Etxebarria eta Markeliñe Mendieta, kulturako ordezkariak; Itziar Errasti eta Kontxi Romano, bidaien arduradunak; eta Jesus Osinaga, mendi ibilaldien arduraduna. Pedro Etxebarria, gainera, Gipuzkoako erretiratuen elkarteko batzordeko kide ere bada Jose Riviere presidente arrasatearraren alboan.

Atzo, hilak 21, lehen batzarra egin zuen zuzendaritza batzorde berriak Udal ordezkariekin. Inaxio Garro alkatea, Araceli Herran zinegotzia eta Begoña Arenaza Gizarte Zerbitzuetako teknikaria izan zituzten aurrez aurre elkartearen jardunaren gainean berba egin eta azken kontuak aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak