Xabier Altube aretxabaletarrak 'Donostia, Opera Prima' saria jaso du 'Ihes-lerroak' nobelarekin

Mirari Altube Arrese 2009ko mar. 20a, 13:35
Erein eta Donostia, Opera Prima narratiba sariak banatu zituzten Donostiako udaletxean martitzenean, hilak 17. Lehiaketaren laugarren edizioa da eta aretxabaletar batek saria jaso zuen, Xabier Altubek hain zuzen.

Erein argitaletxeak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak bi urtean behin antolatzen duten lehiaketa da, literatura sustatzeko helburuarekin antolatutakoa, hain zuzen. Eta Donostia Opera Prima izeneko saria, gazteei eta inoiz lan bat argitaratu ez dutenei zuzenduta dago. Sari hori irabazi du Xabier Altubek Ihes-lerroak nobelarekin. Erein saria, ostera, Estatu Batuetan dagoen Joseba Gabilondo urretxuarrari eman diote, Apokalipsia guztioi erakutsia ipuin bildumagatik.


Epaimahaiko kideek adierazi dute lehiaketara aurkeztutako lanak maila oso onekoak zirela, eta ez dela batere samurra izan erabakiak hartzea. Aretxabaletarrak Koldobika Jauregi artistaren Eskua artelana eta 4.500 euro jaso ditu saritzat. Erein argitaletxeak, gainera, argitaratu egingo ditu bi lan irabazleak Liburuaren Nazioarteko Egunerako, hau da, apirilaren 23rako.

Maitasun istorioa

Euskal Filologian lizentziatua eta doktoregaia da Altube. 2006an beste sari bat jaso zuen, Bilboko Udalak antolatutako Gabriel Aresti saria hain zuzen, Aldaera#01 ipuinarekin.

Idazlea noiz den idazle gaiaren gainean egin du hausnarketa Altubek. Idazlea, idazten dabilen momentuen bakarrik dela idazle dio, ez aurretik ezta ostean ere: "Lerroak ihes egiten dion une horretan. Horregatik ihes-lerroak" Gainera, idaztea deformazio baten emaitza dela azaldu du, eta deformazioa, desbiderapena eta diferentzia klabeak direla nobelan.

Nobela, baina, maitasun istorio bat da, eta hiru pertsonaia nagusi ditu. Pertsonaia horiek, batak bestearengana hurbiltzeko egiten duten bidea da istorioaren muina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak