Zuhaitz Errasti atxilotu du Frantziako poliziak

Maider Arregi 2009ko urriaren 27a

Poliziaren arabera, Frantziako hegoaldean atxilotu dute gidatzen ari zen autoa matxuratu ostean. Atxilotua Zuhaitz Errasti aretxabaletarra dela diote polizia iturriek, ustez, ETAko kidea.

Zuhaitz Errasti 2005eko uztailaren 28an atxilotu zuen polizia frantsesak, ETAko kide izatea egotzita. 2008ko azaroan, Espainiako poliziaren esku utzi zuten Errasti  eta Madrileko Entzutegi Nazionalean deklaratu ondoren, epaileak aske utzi zuen.

Azken bi asteetan Frantzian Poliziak atxilotzen duen ustezko ETAko ustezko hirugarren kidea izan da. Frantziako Poliziak Aitor Elizaran eta Oihana San Vicente ETAko ustezko kideak  atxilotu zituen joan den astelehenean Carnac herrian (Bretainia, ipar-mendebaldea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak