Gizonezko bat atxilotu dute anaia hiltzea leporatuta

Maider Arregi 2009ko urr. 23a, 10:23
Ezbeharra atzo (hilak 22) gertatu zen, 22:30 inguruan. Ertzaintzaren arabera, bi anaiaren artean eztabaida sutsua hasi zen etxeko sukaldean. Anaia batek labankadaz sastatu zuen bestea, piztutako eztabaidan. Familiak, ordea, gezurtatu egin du bertsio hori. Azaldu dutenaren arabera, ustezko hiltzaileak buruko gaixotasuna dauka eta horrek eragin ziezaiokeen horrela jokatzea. Gaineratu dute ez zela eztabaidarik egon. Biktima 40 urtekoa zen. Ustezko hiltzailea, 39 urtekoa, atxilotu egin dute eta Bergarako ertzain etxean dago, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ikerketa abian da eta gorpua autopsiaren zain dago.

Ertzaintzak kaleratutako prentsa oharra

"Gertakaria atzo (osteguna) gaueko hamar eta erdiak jotzeko minutu gutxi falta zirela jazo zen, Aretxabaletako (Gipuzkoa) etxebizitza batean. Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, jazoera etxeko sukaldean gertatu zen, bi anaiaren arteko eztabaida baten ondorioz. Zerk eragin zuen oraindik ez dakitela, eztabaidan ari zirela gizon horietako batek aizto bat hartu zuen eta ustez hainbat aiztokada eman zizkion anaiari. Biktima (40 urte) hil egin zen, pairatutako lesioen ondorioz.
Gertakariaren berri izan ostean, EAEko Poliziaren agenteak etxebizitzan bertaratu ziren eta jazoeraren ustezko egilea, biktimaren anaia (39 urte), atxilotu egin zuten, giza hilketaren delitu bat egin izana egotzita.
Eginbide judizialak burutu ostean, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten, autopsia egiteko. Bestalde, atxilotua polizia egoitza batera eraman zuten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko eginbideak burutzeko. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, gertakaria argitze aldera."


Familiak gezurtatu egin du haserrealdirik izan zela

Familiak azaldu duenaren arabera, ustezko hiltzaileak buruko gaixotasuna dauka eta horrek eragin ziezaiokeen  horrela jokatzea. Gaineratu dute ez zela eztabaidarik egon.  Hildakoa 40 urteko Aitor Bengoa aretxabaletarra da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak