Urtebete iraun du UDAren egonaldiak Hirugarren Mailan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 9a

Ez da posible izan, UDA Ohorezko Erregional mailara itzuliko da hurrengo denboraldian. Atzo, zapatua, Salvatierraren aurka jokatu zuen partidua irabazi egin behar zuen eta Lagun Onak-ek ez irabaztea itxaron. Bada, aretxabaletarrek, partidu txarra egin ostean, azken sailkatua zen Arabako taldea ezin izan zuen mendean hartu (0-0) eta Lagun Onak 4-2 gailendu zen Azpeitian Zallaren aurka.

Partiduaren kronika, Igor Arenaza kirol zuzendariari eta Iban Astola kapitainari elkarrizketak eta herritarren erreakzioak irakurtzeko aukera izango duzue bihar, astelehena, Asteleheneko Goienkaria-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak