Urtebete iraun du bakarrik UDAren egonaldiak Hirugarren Mailan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 9a

Ez da posible izan, UDA Ohorezko Erregional mailara itzuliko da hurrengo denboraldian. Atzo, zapatua, Salvatierraren aurka jokatu zuen partidua irabazi egin behar zuen eta Lagun Onak-ek ez irabaztea itxaron. Bada, aretxabaletarrek, partidu txarra egin ostean, azken sailkatua zen Arabako taldea ezin izan zuen mendean hartu (0-0) eta Lagun Onak 4-2 gailendu zen Azpeitian Zallaren aurka.

Partiduaren kronika, Igor Arenaza kirol zuzendariari eta Iban Astolari elkarrizketa eta jarraitzaileen erreakzioak, besteak beste, bihar, astelehena, irakurri ahalko dituzue Asteleheneko Goienkaria-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak