Bainuetxeko industrialdearen gainaldean dauden txabolak pasatu ostean zegoen handiena; lurrak behera egin eta desnibel handia sortu zen. Aska dagoen inguruan beste bat zegoen eta Urkulura iristerakoan hirugarrena; bi horiek euri uren indarrak mugitutako harriek eraginda. Oinezko zein bizikletan dabiltzanendako arriskutsuak izan zitezkeela ikusita konpondu egin ditu Udalak. Eta argi dauka, uneoroko jarraipena egin beharko diotela bideari egoera onean izateko.