Urkuluko bidegorriak dituen zartadurak aztertzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2008ko mai. 8a, 12:38
Urkulu urtegiari buelta ematen dion bidegorriak ditu zartadurak, eta lurra behera egiten hasita dago. Azterketa geoteknikoa egin dute zelan konpondu jakiteko.

Goroeta auzoko Deisaotz baserri alboan daude zartadurok, bat baserrira iritsi baino lehen eta bestea pasatu eta gero. Errepideko lurrak behera egin du, eta oinezkoen bidegorria apurtuta geratu da.
Udaleko Hirigintza Saileko teknikariak azaldu digunez arazoa aspaldikoa da. Izan ere, urtegia egin zutenean Deisaotz inguruko errepidea lurrez betetako hutsunearen gainean jarri zuten. Horregatik konpontzen hasi aurretik azterketa geoteknikoa egin dute harkaitza zenbat metrora dagoen jakiteko. Eta lurraren ezaugarriak aztertu dituzte eusteko zer egin erabaki eta behin betiko konpontzeko.
Azterketa geoteknikoa egiteko asmoa Udalak bazuen ere, azkenean, ur kontsortzioak egin du. Baina oraindik ez dute erabaki konpontze lanak zeini dagokion egitea: Udalari, Aldundiari edo ur kontsortzioari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak