'Urkulu leiho irekia, naturalmente Aretxabaleta' liburua kaleratu dute

Maider Arregi 2007ko eka. 14a, 19:37
Atzo, ekainak 14, aurkeztu zuten liburua Otalora Dorretxean, 18:30ean. Guztira, 110 orrialdeko argazki liburua da. Zenbait aretxabaletarrek edukiz jantzi dute, besteak beste; Aitor Antxia, Juanan Gutierrez eta Jose Ramon Intxauspek idatzi dituzte artikuluak. Diseinua, berriz, Arteman Komunikazio enpresak egin du. Guztira 3.000 kopia argitaratu dituzte.

Aretxabaletako Udalak Naturgintza Fundazioaren laguntzarekin argitaratutako liburua da. Arteman Komunikazioa enpresaren zuzendaritzapean eginikoa. Diseinua ere Arteman enpresak egin du. Argazki gehienak, berriz, Ane Idigoras aretxabaletar argazkilari gazteak egin ditu. Aretxabaletako Argazki Taldeko zenbait bildumatako argazkiak ere aurki ditzakegu publikazioan eta baita Santiago Yaniz bilbotarrarenak ere.

Aretxabaletako Udalak 3.000 kopia argitaratu ditu eta salduko da herriko zein ibarreko denda, kiosko eta turismo bulego zein museoetan. Liburuaren prezioa 15 euro izango delarik. Era berean, Udalak opari modura erabiliko du liburua beste instituzio eta erakundeekin dituen harremanetan. Liburuaren helburua da, Aretxabaletaren ikuspegi berri bat eskaintzea, turistikoagoa.

Askotariko kapituluak

'Ur tanta baten istoria' da liburuaren lehenengo kapituluaren izenburua. Aitor Antxia Leturiak era literarioan Urkuluko urtegiaren sorrerara garamatza aipatu kapitualuan. Bigarren eta laugarren kapituluak teknikoagoak dira. Juanan Gutierrez eta Kiko Alvarez Urkuluren balio naturalez jarduten dira euren idatzietan.

Gorka Etxabek 'Atxabalta eta atxabaltarrak' kapitulua idatzi du eta Jose Ramon Intxauspek 'Urkulu ezagutzen'. Proiektuak Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan du.

Aurkezpen ekitaldia Aozaratza auzoko Otalora Dorretxean

Ekainaren 14an, arratsaldeko 18:30ean aurkeztuko dute liburua jende aurreko ekitaldian. Besteak beste, Aretxabaletako Alkate Arritxu Oliden eta liburuaren egile Aitor Antxia izango dira. Gainera, ibarreko pertsona ezagun batek ere Urkuluren gaineko bere ikuspegia emango du. Hedabideak ere gonbidatuta daude aurkezpen ekitaldira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak