Urats Gain osteko pinua bota dute enborra moztuta zuelako

Mirari Altube Arrese 2010eko ekainaren 24a

Zaharren egoitza izandako eraikinaren atzeko partean zegoen pinua bota behar izan zuten lorezainek joan zen egubakoitzean. Enborra moztuta zeukan zuhaitz horrek ia erdiraino eta jausteko arrisku handia zeukala ikusi zuten.

Hogei bat metroko garaiera zuen pinuak eta oso dotorea zen. Deba ibaiaren ertzean zegoen landatuta, Urats Gainen lorategian: "Ez dakit zenbat urte izango zituen baina asko bai; 50etik gora zituela esatera ausartuko nintzateke", jakinarazi zuen Joxe Anjel Antxia Ingurumen zinegotziak.

Pinu horren enborra mozten hasita zeudela konturatuta zegoen orain dela egun batzuk: "Baina egun batetik bestera ia erdiraino moztuta agertu zen", dio zinegotziak. Hala, pena handiarekin baina botatzeko agindu zien Makai enpresako lorezainei. Garabi txiki batekin igota moztu zuten motozerrarekin.

Beste zuhaitz handi bat, artea, geratu da lorategi horretan eta Udal arduradunak beldur dira antzeko zerbait ez ote zaion gertatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak