Umeendako ikuskizunak, musika eta ikus-entzunezkoak Arkupen

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 3a, 14:48
Irailean sartzearekin batera abian dira Arkupeko ekitaldiak. Erakusketa aretoan pintura ikastaroko ikasleen lanak daude ikusgai. Horrekin batera umeendako ikuskizunak, musika emanaldiak eta ikus-entzunezkoak izango dira hil guztian.

Umeek hiru ikuskizun izango dituzte, domeketan (17:00). Sarrera 3 euro:

- Irailak 6: Txalo taldearen Kanpanilla eta Peter Panen itzala.

- Irailak 13: Dar Dar taldearen Egizu lo Tartalo.

- Irailak 20: Patata Tropikal taldearen Baso sorgindua.

Helduek musika izango dute: 

- Irailak 5 (20:00): Camerata de la Luna Argentinako abesbatzaren emanaldia. Akordeoi Orkestrak antolatuta.

- Irailak 12 (22:00): Masa Coral del Ensanche de Bilbao taldearen eskutik zartzuelaren antologia. Sarrera 8 euro.

- Irailak 19 (22:00): Miren Fernandez bakarlariaren kontzertua. Sarrera 8 euro.

Ikus-entzunezkoak ere izango dira:

- Irailak 17 (19:30): Patxi Usobiagarekin Psikoblock: ur sakonetako bakardadea

- Irailak 24 (19:30): Juanjo Garbizurekin Kilimanjaro y volcan Meru.

Liburu aurkezpena

Gainera liburu baten aurkezpen ekitaldia izango da irailaren 12an, zapatua (12:00); Rosa Ayerbe irakasle hernaniarrak idatzi duen La historia del Valle de Leniz (1260-1750) liburuaren aurkezpena, hain zuzen. Artxibo lan handia egin du Ayerbek eta juridikoki garrantzi handia duten dokumentu historikoekin eta argazkiekin osatu du liburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak