Udalekuetan begirale izateko deia egin du Gazteria Zerbitzuak

Mirari Altube Arrese 2010eko apirilaren 15a

Uztailean egingo dituzten udaleku irekietan neska-mutikoekin lan egiteko begiraleak behar ditu Gazteria Zerbitzuak.

Astelehenean zabalduko dute izen-emate epea eta hilaren 30erako aurkeztu behar dituzte eskaerak curriculumarekin batera Gazteria Zerbitzuan: gazteria@aretxabaleta.net.

Bi baldintza

Uztailaren 2tik 23ra izango dira aurtengo udalekuak eta 2 eta 14 urte arteko neska-mutikoak elkartuko dira. Horien begiraleek bi baldintza bete beharko dituzte: euskaraz jakitea eta 18 urte beteta izatea. Gainera, ikasketak eta halako lanetan duten eskarmentua baloratu egingo dituzte antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak