Antolatzaileen asmoa zen Basotxo erretiratuen elkarteko kanpoaldean eskaintzea mokadutxoa baina eguraldi narrasaren ondorioz barruan egingo dute ekitaldia, iaz legez. Jendetza elkartu zen orduan eta oraingoan ere erretiratu asko izango direlakoan daude; lagun egiten izango dira Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Araceli Herran eta Inaxio Garro alkatea.
Jatekoaren ondoren erretiratuen abesbatzak hainbat abesti kantatuko dizkie eta gero dantzaldia izango dute.