Udalak gurasoendako formazio saioak antolatu ditu azarorako

Mirian Biteri 2008ko urr. 13a, 13:49
Udalak urriaren 20an zabalduko du eskola horietan izena emateko epea. Eskaera orria hil bereko 31 baino lehen aurkeztu behar da udaletxean edo kultura etxean. Horretan datu pertsonalak jartzeaz gain, seme-alaben adina eta gurasoak saio guztietan parte hartzeko asmoa duen jakinarazi beharko du

Azaroan gurasoendako formazio saioak izango dira Arkupe kultura etxean. Horien bidez gurasoei informazioa eskaini nahi diete, egunerokotasunean gerta daitezkeen jarrerak bideratu ahal izateko eta umeek eta nerabeek bizi dituzten hainbat egoera hobeto ulertzeko.

0-16 urte bitarteko seme-alabentzat

Formazio saioak 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta daude. Gizarte langile eta hezitzaile Loredi Salegi arduratuko da horiek eskaintzeaz. Tratatu behar diren gaietan aditua da Salegi; Gizarte lana familia izeneko masterra du, besteak beste. 

Martitzenetan

Eskolak martitzenetan izango dira; 18:00etatik 19:30era, eta azaroaren 4an hasiko dituzte. Egun horretan, haurrei mugak zelan jarri eta portaera arauak zelan irakatsi azalduko die Salegik gurasoei. Azaroaren 11n, nerabezaroa eta agresibitatearen gainean jardungo dute eta astebete beranduago, azaroaren 18an, haurren garapenean agresibitateak duen tokia izango da berbagai. Azaroaren 25ean, azkenik, nerabezaroaz eta Internetez eztabaidatuko dute. Saioak praktikoak eta teorikoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak