Udal aurrekontuaren alde daude Ezker Batua-Berdeak

Mirari Altube Arrese 2008ko ots. 28a, 13:38
Otsailaren 18an onartu zuen udalbatzak 2008ko udal aurrekontua. Udal gobernuaren eta Ezker Batua-Berdeen aldeko botoekin egin zuen aurrera. "Euren proposamen sozial asko onartu dituztelako" babestu zuen aurrekontua Ezker Batua-Berdeak.

Ezker Batua-Berdeak alderdiko Tomas Fernandez zinegotziak zera azaldu du: "Udal gobernuaren kudeaketak norabide egokia hartu du, EB-Berdeen proposamen asko onartu dituztelako, hain zuzen Aretxabaleta gizartekoiagoa, justuagoa eta solidarioagoa lortzeko".
Hala, azaldu du berdintasun plana eta diagnostikoa egiteko 19.000 euro jaso direla aurrekontuan EB-Berdeei esker, eta 6.000 euro Kurtzebarri eskolarako. Gainera, pozik dago Fernandez: "Gizarte proposamen batzuk sartzea lortu dugulako", kirol etxe berrian erretiratuak debalde sartzea aztertzea, esaterako. "Gehiago egin zitekeen", gaineratu du, eta kultura etxe berriko kudeaketa kontratatzearekin ez datorrela bat argitu du: "Zerbitzuaren eta lanpostuen kalitatearen eskasia dakarrelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak