UDAko zuzendaritza osatzeko kanpaina abian da

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 19a, 16:06
Azken bi urteotan Aretxabaleta Kirol Elkartea, UDA, zuzendu duen batzordeak dimisioa aurkeztu du egunotan eta orain zuzendaritza berria osatzeko deia egin dute. Hautagaiek apirilaren 3a arte dute aurkezteko epea.

Zuzendaritza batzordeak bi urte bete ditu eta batzorde horretako kideak berritzeko asmoarekin hauteskunde prozesua zabaldu dute. Batzorde horrek etorriko den talde berriaren helburuak ez ditu baldintzatu gura; horregatik, prozesuaren kudeaketa ahalik eta onena izateko asmoarekin, kide guztiek dimisioa aurkeztu dute eta zuzendaritzako kargua utzi.

Zuzendaritza batzorde berria eratu bitartean, hauteskunde garaia kudeatzeko eta UDAren eguneroko jarduna aurrera eramateko, batzorde kudeatzailea eratu dute, eta orain kargua utzitako ondoko kideek osatu dute:  

- Jon Arriola
- Agurtzane Elkoro
- Juan Mª Enekotegi
- Angel Mª Etxabe
- Galo Sanchez
- Angel Zubillaga

Hauteskunde kanpaina

 Hauteskunde kanpaina jarri dute abian orain, eta apirilaren 3a bitartean aurkez daitezke UDA zuzendu gura duten hautagaiak. Estatutuek 41. atalean honakoa esaten dute: “Hautagaiak zerrenda itxi eta aldaezinen bitartez aurkeztuko dira. Zerrenda bakoitzean agertuko den hautagai-kopurua zuzendaritza batzordeko kideen kopuru bera izango da (5). Horrez gain, gutxienez beste bi hautagai aurkeztuko dira ordezko gisa.”

Hautagai zerrenda bat baino gehiago aurkeztuz gero, boto gehien jasotzen duen zerrendako hautagaiak izendatuko dituzte zuzendaritzarako, eta presidente, ostera, zerrenda-burua.

Kandidaturak, Aretxabaletako 10. posta kutxatilara bidali behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak