Udako zinemak hainbat film dakartza uztailean Arkupera

Mirari Altube Arrese 2010ko eka. 28a, 12:32
Opor sasoia da uztaila umeendako eta Arkupeko egitaraua horiek kontuan hartuta egin du Kultura Sailak. Umeendako ikuskizunekin batera udako zinema izango da protagonista, eta emango dituzten filmen artean aretxabaletarrek egindakoa dago.

Eguenean, hilak 1, hasi eta hilabetea bukatu bitartean pintura ikastaroetan dabiltzanen lanak izango dira ikusgai erakusketa aretoan. Orain dauden eskulanen lekukoa hartuko dute horiek.


Umeek, ostera, ikuskizunak izango dituzte, guztiak debalde:

- Uztailaren 6an, martitzena (17:30): Hipo eta Tomax pailazoen eskutik Beldurraren etxea.

- Uztailaren 15ean, eguena (17:00): Zirkun taldearen eskutik Tina

- Uztailaren 22an, eguena (19:30): Hortzmuga taldearen eskutik Superplast ikuskizuna.


Helduek, ostera, berbaldia dute uztailaren 8an, eguena, (19:00). Indian bizi den Inazio Galdos jesuita aretxabaletarrak adivasi kulturakoek nekazaritza eta hezkuntza alorrean izan duten garapenaren berri emango du.

Aretxabaletarren filma

Uztailean filmak itzuliko dira Zaraia aretora. Udako zinemari dagokionak botako dituzte 2 euroren truke. Hona:

- Uztailaren 7 eta 9an (21:30) eta 12an (16:00), Que se mueran los feos.

- Uztailaren 14 eta 16an (21:30) eta 19an (16:00), Furia de Titanes.

- Uztailaren 21 eta 23an (21:30) eta 26an (16:00), Millennium 3.


Baina ez dira izango bakarrak, zine berezia deitutako atalean adimen urritasuna dutenek egindako bi filma emango dituztelako. Uztailaren 13an izango da, martitzena, eta bi saio egingo dituzte 19:00etan eta 21:30ean. Aretxabaletako Aratz elkartekoek egindako film laburra eskainiko dute lehenengo, Atzegi elkarteak antolatutako lehiaketan lehen saria jaso duena aurten: Are-Baleko sekretoa. Eta gero John Andueza arrasatearrak zuzendutako Simplemente.

Ikastaroak

Eta ikastaroak ere egingo dituzte: imitaziozko bitxiak; Photoshop programa; pilates jarduera; josketa eta konponketak; eta krema eta ukenduak. Ume eta gazteendako, ostera, pintura ikastaro trinkoak. Argibide gehiago gura duenak jo dezala Arkupera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak