Udako kirol kanpainaren bigarren txandarako izenematea zabalik

Mirari Altube Arrese 2010ko uzt. 5a, 12:55
Kirol Zerbitzuek antolatutako udako kirol kanpainaren lehen txanda abian da eta 30 bat neska-mutiko dabiltza, hiru taldetan banatuta: patinajean talde bi eta spinningean bakarra. Bigarren txanda hilaren 12an hasiko dute eta izenemate epea zabalik dago egubakoitza bitartean.

Asier Muxika kirol teknikariak onartu du baliabide gutxi izateak eskaintza murriztu duela azken bi urteotan eta kirol etxea gertu izan arte ez daudela aparteko kirol eskaintzarik egiteko moduan: "Pilotalekua, futbol zelaia eta gimnasioa ditugu erabiltzeko moduan, baina horietan ezin dira kirol guztiak egin eta ondorioz egindako eskaintza ez da aretxabaletarrendako gurako genukeen modukoa".


Datorren astelehenean hasiko duten bigarren txandarako multikirola egingo duen talderen bat osatu guran dabiltza. Hainbat kirol egiteko aukera izango dute horiek hamar egunetan, tartean frontenisa, bizikleta irteerak, futbola, patinajea, pilota… Horrez gain, kirol bakarreko ikastaroak egiteko aukera ere badago.


Argibide gehiago gura duenak edo izena eman Zainduz gimnasiora jo dezala (943 71 26 28).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak