Udako kirol kanpaina gaztetxoendako

Mirari Altube Arrese 2007ko mai. 31a, 15:13
Udaleko kirol sailak 4 eta 16 urte arteko ume eta gaztetxoendako kirol eskaintza gertatu du opor garairako. Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 20ra bitartean izango dira jarduerak. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 19a bitartean.

Hiru talde egin dituzte adinaren arabera, eta bakoitzean beste bi azpitalde. 4 eta 5 urtekoendako eta 6 eta 7koendako, igeriketa, ur jolasak eta psikomotrizitatea egongo dira goizean, eta igeriketa, patinaje eta minitenis ikastaroak arratsaldean.


8 eta 9, eta 10 eta 11 urtekoei multikirola eskaini diete: tenisa, ur jolasak, futbola, pilota, patinajea, herri kirolak, badminton… Eta gainera, bakarkako ikastaroak izango dituzte: igeriketa, tenisa, patinajea eta batuca.

12 eta 13, eta 14 eta 15 urtekoek hainbat ikastaro izango dituzte aukeran: patinajea; aerobic; batuca; piragua, Urkulun; eta tenisa, padela eta skatea, Arrasaten.

Lau txanda aukeran
Lau txanda egongo dira aukeran, hau da, astero bat, eta gura beste txandetan eman ahal izango dute izena. Kirol sailak jakinarazi du egitarauko orduek aldaketak jasan ditzaketela ikasleen eskaeretara egokitzeko. Izena emateko azken eguna ekainak 19 da, eta kirol etxera deitu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak