UDAk herrian hainbat ekimen egiten dihardu aspaldian. Hala, bide batez, taldearendako diru pixka bat batu eta herrian giroa sortzen dute.
Lehenengoan txahala erre zuten; oraingoan, odolosteak prestatu dituzte; eta ekainean Garagardo festa egingo dute.
Imanol harakinak hartu zuen odolosteak prestatzeko lana eta herritarrek oso gustura jan zituzten; ukitu pikantea zuten eta oso onak zeuden.
200 odoloste
Bi ordutan janaria bukatu zen eta kopurua ez zen inondik ere makala izan: 200 odoloste eta 10 kilogramo txistorra, hain zuzen ere. Horretan zerikusia izango zuen, baita ere, zapatu iluntzeko eguraldi onak. Bestalde, UDAkoek gogoratu zuten Gabonetako loteria dagoeneko salgai dutela.