Etsita bukatu dute aretxabaletarrek partidua. "Etorkizuna oso ilun ikusten dut. Puntuak behar ditugu, baina taldea ez dago sasoi onenean. Liga bukatzeko sei jardunaldi falta dira, baina ez dakit maila mantentzea lortuko dugun", esan digu Igor Gordobil entrenatzaileak.
"Gauza asko egin ditugu gaizki"
Txapelketa bukatzeko sei jardunadiren faltan kontuak egiten hasteko momentua da. Bigarren B mailatik jaitsiko diren taldeen zain, ez dakite ziur zenbat taldek galduko duten maila. "18 puntu geratzen dira,baina karanbola asko egon behar dira gure alde".
Aretxabaletak denboraldia oso ondo hasi zuen. Puntu asko batu zituen, eta sailkapeneko gorengo tokietan egon zen. Baina... "Nik uste dot gauza asko oso gaizki egin ditugula. Hasierako puntuak ez ditugu ondo kudeatu. Gainera, errefortzuak eskatu genituen, baina ez ziren heldu", esan digu Gordobilek.