UDAk bere atean gola eginda galdu zuen partidua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko aza. 18a, 20:34
Ondarroan egindako jokoaz pozik daude aretxabaletarrak; ez ordea, han lortutako emaitzarekin (1-0).

Ondo jokatzea ez da nahikoa izaten partidu bat irabazteko. Gola egitea ezinbesteko da hiru puntuak lortzeko; eta, gola egiteaz gain, epaileak ontzat ematea ere ezinbestekoa da. Bada, zapatuan, Aretxabaletako taldek ondo jokatu zuen, gola ere egin zuen baina epaileak ez zuen ontzat eman. Hala, partidua amaitzeko 10 minutu falta zirela, zoritxarreko jokaldi batean, Ibon Gonzalezek bere atean sartu zuen baloia eta, ondorioz, hiru puntuak Ondarroan geratu ziren.

Penaltia eta gola

Lehenengo zatian, oso joka ona egin zuten aretxabaletarrek; Fito delegatuaren esanetan, "orain arte egindako joko onena" izan zen zapatukoa.
Iban Espinosari penaltia egin zioten lehenengo zatian, baina epaileak ez zuen adierazi. Gero, 44. minutuan, David Espinosak, falta bidez, baloia sareetan sartu zuen; baina, epaileak falta adierazi zuen eta ez zuen ontzat eman gola. Hortaz, atsedenera, huts eta hutseko berdinketarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian, jokoak berdintsu jarraitu zuen baina, 80. minutuan, aldaratze baten ondoren Ibon Gonzalezek bere atean sartu zuen baloia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak