Bestalde, kirol elkartekoek azaldu dute futbol eskolan apuntatzeko epea zabalik dagoela. 1999 eta 2000 urteko taldeak eginda badaude, orain ume berriak apunta daitezke horietan. 2001. urtekoei dagokionez, talde berria sortzekotan daudela adierazi dute. Hona hemen interesa dutenek aurkeztu behar dutena: haurraren izen-deiturak, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta kontu korronteko zenbakia.
Hiru modu daude esandako datuak aurkezteko: herriko Mapfreko bulegoan utzita, UDAko juntako edozeini aurkeztuz edo 677 56 74 78 telefono zenbakian emanda.
Batzar nagusia
Azkenik, kirol elkartekoek gogorarazi dute batzar nagusia egingo dutela laster. Zehazki, uztailaren 10erako, egubakoitza, deitu dute hori.